Udalaren hizkuntz politiketan aldaketak eragiteko asmoz, joan den ostiralean egin zituzten eskaerak. Guztira 280 eskaera egin dituzte.
Honatx dinamikara atxikitzeko plazaratutako arrazoiak:
Errolda sailera noienien, bizilekuko helbidie aldatu.
Liburutegixen, "erraiak" liburue eskatu.
Kotxie txarto izten duanien, galazota dauen lekuen aparketiarren isune jaso.
Informazino sexualeko buleguen, azken larru-joteko zalantzie argittu.
Igerilekuen, urteko tarifak zeintzuk dien galdetu.
Udal bilkuretan, itzultzailien beharrik barik alkar ulertu...
Abañon, herrittarron eta herri administrazinuen arteko harremanak euskaraz izan daittezan gure doguleko UDALA ETA BIOK dinamikie abiatu dogu.
Norbanakotik abiatute herri euskaldune eraikiko doguleko, ERDU GURERA!
EUSKARA BARIK EZKARA!!!
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean